IEuskal Herrian, ez da pestarik iragaten ahal kanturik, dantzarik eta musikarik gabe! Goizetik beretik, tokiko mozkinen merkatuaren idekitzearekin, jende multzoak osatu eta Hazparneko karrikak berotzen hasiko dira Ostatuetan, gosari nasaien artean euskal kantu tradizionalak entzunen dira. Beti hala izaten da eta nehor ez da pleini
Euskal ezteia eguneko hitzordu nagusia izanen da. Jondoni Joanes Batista eliza mukurru beterik,Besta Berriko prozesioa elizara sartuko delarik eta hazpandarrak kantuz hasiko direlarik, momentu arras hunkigarria izanen da. Luzaz gogoan atxikitzeko egun zoriontsua funtsean…