Arroltze ta Xingar
Sinpleki, aspaldi goizeko askaria zen, kabalak artatu ondotik hartzen zena, pentzeko lanetara joan aitzin Ohizko “Arroltze ta Xingar” ezin baztertua da Euskal Herrian, laster jan behar delarik lanera itzuli aitzin… Edo pestara joan aitzin… Lagun arteko giroaren sinonimoa ere bilakatu da…
Besta Berri
Besta Berri liturgiazko pestaren ospakizuna da. XVI.mendean, prozesio hauek Frantziarekin gerlan ziren espainiar tropek mehatxatu zituzten, eta mende bat berantago, protestante biarnesak zeremonia hauek uhukatzera jin ziren Ondorioz, euskaldunek ekisaindua talde armatu batekin laguntzeko usaia hartu zuten. Berantago, XIX.mendean, naopleonen tropek ainitz egonaldi egin zituztela gure eskualdean, jantziek “Inperio” gustu bat hartu zuten. Geroztik, herri ainitzek Besta Berriko prozesio denboran sakramendu sainduari ohore militarren egiteko tradizioa atxikitzen dute. Erritualan, aizkorak dituzten bi zanpurrek prozesioa irekitzen dute, ondotik kapitaina eta soldado tropa, puñalak dituzten dantzariak, gure jainkoaren defenditzeko martiri gisa hiltzeaz haien alegera erakusten dutenak, eta orden liturgikoaren ardura duen suisa.
Gaiteros
Gaita jotzen duten musikariak dira Nafarroako musika tresna horrek soinu arras berezia du. Instrumentu hau Euskal Herrian baizik ez da jotzen. Azken urteetan, gaitaren aldeko oldea gertatu da. Gaitak 35 cm luzeko gorputza eta Tuterako eskualdean biltzen den kanaberaz egin mihi bikoitza ditu.Harmonia aberatseko soinuak eskaintzen ditu. Arabiar jatorriko izena du eta Magrebeko herrialdeetan aurkitzen den mota bereko instrumentuaren izen bertsua du (Jaita). Komunzki, gaiteroak binaka elkartzen dira, eta atabalari batek lagundurik ibiltzen dira. Atabalariak atabala jotzen du. Danbor mota horren soinu idorra eta gaitaren soinu zorrotza elkarrekin ederki uztartzen dira.
Joaldunak
Joalduna, “joareak eramaiten dituena” euskal kulturako pertsonai tradizionala da, nafarroako herrietarik heldu dena, Ihauteriaren berri emaiten duena, bere joareak inarrosiz urtarrileko azken astean. Baserri munduko ohitura da, eta bere jatorria ezezaguna da, bainan honen erranahia da naturaren iratzartzea neguaren ondotik, harrabotsa eginez Joaldun taldeko kideek ardi larru bat dute espalden gainean eta gerrian, kolorezko mokanesak lepo inguruan (gehienetan lauki urdinak), kono itxurako burukoak kolore ainitzeko xingolekin, zaldi zurda eta bi joare lodi errainetan azkarki lotuak. Joare hauek denek betan jo behar dute, taldeko kide guziek urratsean ibili behar dute.
Joko Garbi
Joko Garbia, gutienez 50 metro luze dituen plazan pratikatzen da gehienik. Jokoa bizia eta ernea da, pilota xisterra ttipian errezebitu orduko, segidan aurtikitzen delako. Hiru jokalariko bi ekipa elgarren aurka ari dira. Ekipa bakoitzean bi aintzinean ari dira eta bat gibelean.Joko hunen aldaera bat, duela hogei bat urte garatzen ari dena, ezker pareta laburrean pratikatzen da bi jokalariko bi ekipekin. Pilotaren errezebitzea, hunen blokatzea, jestuaren deskonposizioa eta aurtikitzearentzat boleiaren hartzeko aukera errestuak dira xisterraren formari esker.
Kantuz
Euskal Herrian anitz kantatzen da. Bereziki bestetan, bai karriketan bai ostatuetan, denetan. Euskal kantuen bidez emozioak adierazten dira, bai eta partekatzen ere. Eta Euskal Herriko bestetan denek kanta dezakete, boz zoragarria ukan ala ez. Kantu liburuxka bat banatzen da, talde batek musika jotzen du tonua emateko, eta euskal kantuen inguruan giroa sortzen da plazan. Ez duda, zato zu ere Hazparne Kantuzekin kantatzera…
Makila
Makhila Euskaldun ohiduran, herriko bizimoldea, jauntazuna, nortasuna eta oro daude makhilari lotuak Xotil, axit, larderiatsu, apaingarri ala zaintzale, ezagutgarri ala bideko lagun, ezinbertzekoa du euskaltasunak makhila. Sa vocation défensive vient probablement du temps où les anciens Basques avaient un fort goût pour les lances, piques et dards divers. Dans les temps plus récents et plus pacifiques, les Basques se dotèrent d’une canne robuste, pratique et bien équilibrée, mais aussi d’un compagnon de route, la pointe du makila étant alors disponible en cas de coup dur. Le makila est un objet usuel personnel dont la longueur doit être adaptée à la taille de la personne. Il peut aussi être offert en signe d’honneur. Un des plus anciens ateliers de fabrication, l’Atelier Ainciart Bergara, produit des makila depuis huit générations, par tradition familiale et de manière artisanale.
Mutxiko
Mutxikoak Euskal Herriko dantza soziala dira, biribilean ematen direnak, urratsak erraten dituenari jarraikiz. Azken hamarkadetan mutxikoek berriz indarra hartu dute Euskal Herriko bestetan, dantzariek urratsak bat bestearen ondotik ematen dituzte, musika segituz. Papoa xut, besoak dilindan, urratsa beti zirkuluaren kanpoko zangoaz hasten da, eta dantza zango eskuinaz. Mutxikoak dantzatzeko ez da kirolari trebea izan behar, denek eman ditzakete, eta Euskal Herrian gaindi ez da ikastaldirik eskas zenbait orenez haien ikasteko. Deus ezagutu gabe ere nornahi mutxikoak dantzatzera entsea daiteke, hainbeste dute gogoa pizten… Ez da parada huts egin behar…
Patxaran
Patxarana Euskal Herriko edari alkoholdun gozo eta gorriluna da, % 25-30 inguru alkohol bolumena duena. Elorri beltzaren (Prunus spinosa) fruituak (basaranak) anis-pattarrean beratuz egiten da Batzuetan kafe-ale gutxi batzuk, kanela adartxoren bat edota banilla-lekaren bat gehitzen zaio, zaporea emateko. Bazkal edo afalostean eta oso hotz edaten da, digestioaren lagungarri. Le milieu de l’hôtellerie a également participé à la promotion de cette liqueur. Vers le milieu du XXe siècle, les entreprises de fabrique et mise en bouteilles déjà existantes se développent et d’autres naissent. Les installations se modernisent avec des techniques d’avant-garde permettant d’augmenter la production sans diminuer la nature ni la manière de macérer.
Rebot
Luzeko partida joko harmoniatsua da, airezko trukaldiz egina, 100 metroz urrunduak diren jokalarien artean, eta ataka bortitz eta zorrotzez egina Kirol hau aldi berean gutien ezagutua eta ederrena da Pilota mailan, menturaz bere erroetarik biziki hurbil egona baita. Usaian, partida igande goizean hasten da, eta, anjelusak baizik ez du gelditzen, otoitzaren egiteko. Gero, partida berriz hasten da eta batzuetan arrats apala arte segitzen ahal du.
Taloa
Taloa Euskal Herriko opil xabala da Arto irinarekin eta urarekin egiten da. Solomoarekin, txistorrarekin, xingarrarekin, ardi gasnarekin edo biper eztiarekin, ospakizun handietan edo eguneroko apairuetan jaten da Herriko bestetan, laborarien edo ihiztarien askarietan ere usu ikusten dugu.
A retrouver toute l’année, le midi chez Pizzas Pat
Suzko Zezena
Suzko Zezena, edo suzko zezena, kartoizko edo zurezkoa da, eta gizon batek eramaten du jendeen artetik, suziriak igorriz haur eta helduen atseginarentzat. Tradizio hori nondik ote dator? Beharbada gerla amarru bat zen, eta denboran egiazko animaliak baliatzen ziren. Zezenen adarrak bikez edo arraxinaz estaltzen ziren, eta su ematen zitzaien, eta etsaiaren gainera igortzen ziren. Baina hori hala zenik ez da nehongo frogarik, eta historialari batzuek zezen-joko bat suziriekin nahasteko parada baizik ez dute ikusten. Suzko Zezena beraz, gure bestetako eta bereziki gure haurren joko klasikoa da.
Txalaparta
Txalaparta, gutxienez 2 egurrezko oholez egina dagoen musika-tresna da. Bi txalapartarik jotzen dute, eta hauek lau makil erabiltzen dituzte (bi makil bakoitzak) oholak jotzeko, oinarrizko kolpe erritmo batzuk jarraituz Oholak egiteko erabiltzen den egurra gaztainondoa, gereziondoa edo haltza izaten dira. Oholak eta euskarrien artean, arto ostoz edo beste materiale isolatzaile batez betetako zakuak jartzen dira, bibrazioa lortzeko. Aintzina, txalaparta baserrien artean komunikatzeko erabili ohi zela uste da. Erritmo bat erabili ohi zen sagardoa prest zegoela adierazteko eta beste bat hileta baten berri emateko, adibidez. Gaur egun musika tresna bezela erabiltzen da.
Txarangas
Txarangak pestak eta gaualdiak animatzeko xedea duten musika taldeak dira. Frantziako hego-mendebaldeko eta Euskal Herriko erritmoak eta doinuak jotzen dituzte. Txarangak karriketan ibiltzen diren musikari talde handiak dira. “Banda” edo “bandas” izenarekin deitzen ahal dira ere, baina hobe Txarangak erratea… “zuek ontsa dakizuela” erakusteko…
Xare
Xarea pilota jokoaren espezialitateetako bat da, tenisko erraketaren antzeko tresna batekin trinketean bikoteka jokatzen dena. Ipar Euskal Herrian sortu zen. Xareko erraketa teniskoa baino txikiago da, zumez edo biribildutako zurezko eraztun lodi batez egina, nahiz eta gaur egun material sintetikoz eginak ere erabiltzen diren. Eraztun horri sokazko sare lasai bat lotzen zaio, eta sare hori erabiltzen da tresnarekin pilota jaso eta eskumutur kolpez frontisera botatzeko Erraketa gehienez 55 cm luze da. Erabiltzen diren pilotak larruz estalita daude eta 83 gramo inguru pisatzen dute. Jokoaren ezaugarri nagusia da pilota une batez jasotzen dela, indar eta zehaztasun handiagoz bota ahal izateko. Euskal herritarrak izan ohi dira nagusi nazioarteko lehiaketetan, Frantziaren eta Espainiaren izenean jokatuz; Argentinan ere badu indarra, hara emigratutako euskal herritarrek eramana.