17:00etatik aitzina, ezkongaiak herri barneko karriketan ibiliko dira. Dantzariak, musikariak eta zaldizkoak izanen dira ere. 1900 urteko jantziekin, ezkontza zibila ospatzeko, jende eder guzi horiek Herriko Etxeraino ibiliko dira, eta, gero, elizaz egin ezkontza ospatzeko, elizaraino joanen dira.
Bigarren zeremonia hau 18:00etan hasiko da eta lapurtar tradizio hutsean eginen da. Besta Berri jende lerroaren buruan izanki, desfileko ibiltari guziak Elizara sartu eta eguneko gertakari nagusiari hastapena emanen zaio.
Usaiako euskal kantuak jendeen ahoetatik elizara hedatuko dira orduan. Ikuskizun soil bat baino gehiago, aldatu gabeak eta bizi-bizirik diren tradizioekin komuniatzeko momentua izanen da… Saihetsezina eta ahaztezina…
Ondotik, 19:00etan, jendea berriz bildu eta herriko pilota plazara buruz joanen da. Herriko plazan, harmaila itzaltsuetarik behatzen ahalko den musika eta dantza tradizionalen ikuskizunarekin, pesta ederra muntatuko da.